Helduen bertso-eskolen arteko bertso desafioak!
Eguna: Apirilaren 9a, larunbata
Ordua: 13:00etik aurrera
Tokia: Arantza
Bertsolariak: Bortziriak eta ALBE
Helduen bertso-eskolen arteko bertso desafioak!
Eguna: Apirilaren 9a, larunbata
Ordua: 13:00etik aurrera
Tokia: Arantza
Bertsolariak: Bortziriak eta ALBE
Eguna: Martxoaren 20a, igandea
Ordua: 13:30
Tokia: Martiartu (Erandio)
Bertsolariak: Xabier Amuriza eta Oihana Bartra
Eguna: Martxoaren 19a, larunbata
Ordua: 12:00etatik aurrera
Tokia: Plentzia
EGITARAUA:
12:00 Poteoa, Batela tabernatik hasita
13:00 Lehen finalaurrea Uriola tabernan:
Josu Landeta, Peru Vidal, Unai Mendiburu eta Miren Loizaga.
14:30 BAZKARIA Danontzat Gaztetxean
17:00 Bigarren finalaurrea El Puerto tabernan:
Inazio Vidal, Jone Uria, Beñat Vidal eta Peru de Pedro.
18:00 Hirugarren finalaurrea Gorrondona tabernan:
Aitzol de Castro, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal "Katxo".
21:30 FINALA Danontzat Gaztetxean
BAZKARIA:
Helduak: 12€ / Adin txikikoak edo langabetuak: 10€
Izen ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 70 43 85. Martxoaren 16a baino lehen
Begetarianoa bazara aurretiaz abisatzea eskatzen da.
Eguna: Martxoaren 12a, larunbata
Ordua: 19:00etatik aurrera
Tokia: Algorta
Bertsolariak:
Saioa 1, 19:00etan Villamonte tabernan:
Josu Landeta, Arkaitz Gomez, Joanes Igeregi eta Daniel de Miguel.
Saioa 2, 20:00etan Ekin tabernan:
Jone Uria, Unai Larrazabal, Pello Etxebarria eta Peio Arondo.
Saioa 3, 21:00etan Azebarrin:
Imanol Uria, Ekaitz Larrazabal "Katxo", Miren Loizaga eta Itxaso Paia.
Eguna: Martxoaren 8a, asteartea
Ordua: 10:00
Tokia: Zine Antzokia. Zalla
Bertsolariak: Uribe kosta - Hego Uribe
Uribe Kostako bertsolariak:
Gaztetxuak:
- Naroa Torralba
- Aritz Landeta
- Maider Barañano
- Irene Ezkurra
- Unai Mendiburu
- Maddalen Ruesgas
Gazteak:
- Paule Loizaga
- Peio Arondo
- Inazio Vidal
Eguna: Martxoaren 5a, larunbata
Ordua: 19:00etatik aurrera
Tokia: Leioa.
Bertsolariak:
Saioa 1, 19:00etan Ganeko tabernan:
Arrate Illaro, Peru de Pedro, Unai Mendiburu eta Xabier Albizu.
Saioa 2, 20:00etan Kurkudi tabernan:
Peru Vidal, Iñigo Kortazar, Inazio Vidal eta Galder Bilbao "Txapi".
Saioa 3, 21:00etan Kazu tabernan:
Beñat Vidal, Aitzol de Castro, Paule Loizaga eta Xabier Sainz de la Maza.
Eguna: Otsailaren 24a, asteazkena
Ordua: 9:30
Tokia: Ander Deuna Ikastola. Sopela.
Bertsolariak: Uribe kosta - Uribe Butroe
Uribe Kostako bertsolariak:
Gaztetxuak:
- Naroa Torralba
- Aritz Landeta
- Maider Barañano
- Irene Ezkurra
- Unai Mendiburu
- Maddalen Ruesgas
Gazteak:
- Paule Loizaga
- Peio Arondo
- Inazio Vidal
Eguna: Otsailaren 12a, ostirala
Ordua: 20:30etan afaria, 22:00etan bertso-saioa
Tokia: Azebarri
Bertsolariak:
- Aitor Bizkarra (Bizkaia)
- Aitor Servier (Lapurdi)
- Asier Rubio (Araba)
- Maialen Akizu (Gipuzkoa)
- Paule Loizaga (Bizkaia)
- Sarai Robles (Nafarroa)
Gai-jartzailea: Jone Uria
Epaileak:
- Martin Aramendi
- Nerea Bruño
- Joseba Santxo
Afaria: Helduak: 15€ / Adin txikikoak edo langabetuak: 12€
Izen-ematea:
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezua bidaliz edo 605 70 43 85 telefonora deituz edo idatziz.
- Zehaztu heldua, adin txikikoa edo langabetua zaren.
- Alergiarik baduzu edo begetarianoa bazara aurretiaz abisatu.
- Azken eguna, otsailaren 8a, astelehena.
Ba ote dago bertso-urte berria hasteko era egokiagorik urtarrilaren 30eko BERTSO EGUNera joatea baino? ALBEkook ezetz uste dugu, eta horregatik jakinarazten dizuegu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak aurton ere autobusa antolatu duela Algortatik Dodonstiara joateko.
ANIMATU eta ETORRI
• Autobusaren prezioak: joan-etorria 13€. Joan edo etorria bakarrik 10€.
• Saiorako eta afarirako sarrerak erosteko: www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarreren erosketa bakoitzaren kontura izango da.
• Autobusean izena emateko azken eguna: urtarrilaren 24a, domeka.
• Izena emateko bideak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua idatzita edo 657.794.734
telefono zenbakira deituta. Izena ematerakoan zehaztu joan-etorria edo bidaia bakarra izango
den. Ordainketa autobusean egingo da. Mesedez, errespetatu autobusaren ordutegia.
Egitaraua:
12:00: alde zaharrean hasiera (bazkaria bakoitzaren kontura).
18:00: ekitaldi nagusia Kursaalen.
21:00: afaria eta jaia Kursaalen.
Autobusaren ordutegia:
10.00: Algorta. Bidezabal metro geltokian.
10:30: Larrabetzu. Biribilgunean.
10:45: Zornotza. Harrison Etxean.
10:55: Euba.
Informazio gehiago Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen webgunean: www.bertsozale.eus
Eguna: Abenduaren 26a, larunbata
Ordua: 13:00
Tokia: La Plaza tabernatik hasita (Udaletxeko plazan)
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Jone Uria
Musikariak: Oxabi Erromeri taldea
Eguna: Abenduaren 18a, ostirala
Ordua: 19:30
Tokia: Plentziako elizako enparantzatik hasita
Bertsolariak: Andoni Egaña eta Unai Iturriaga
Musikariak: Oxabi erromeria taldea
2015a urte berezia izaten ari da ALBEkoontzat, eta baita gure inguruko bertsozale guztientzat ere. Izan ere, ahalegin berezia egiten ari gara gure 35. urtebetetzea behar den moduan ospatzeko, eta bestetik, lau haizetara zabaltzen ari gara harro gaudela gure orain arteko ibilbidearekin, eta beste urte askoan segitu nahi dugula bertsotan gozatzen, hitza arte bihurtzen eta bertsolari artistak sortzen. Gure bertso-urtea emankorra eta arrakastatsua izaten ari denez, amaiera ere halakoxea izatea gura genuke. Eta horregatik antolatu dugu urteurren-amaierako gala eder bat, bertso-festa alai eta koloretsu bat, bertso-urte berezi honi amaiera berezia emateko.
Algortako IGERETXEn egingo dugu gala hori, abenduaren 12an, eta sorpresaz beteriko arratsalde-gaua agintzen dizuegu. Hori bai, galaz jantzi beharko duguduzue, ekitaldia benetan galakoa izan dadin…
Hona hemen ekitaldiaren egitaraua:
18:00etan Harrera, aperitifa eta photocalla.
18:30ean Aurkezpena, bertsoak, ikusizkoak eta sariak.
20:00etan Otordua: ABRA cocktaila.
22:00etan Bertsopaperak, topaketa... cavarekin, eta sorpresa txinpartatsua.
22:30ean Dantzaldia GOZATEGI musika-taldearekin.
Eguna: Abenduaren 3a, asteazkena
Ordua: 18:00
Tokia: Urdulizko Basartena tabernatik hasi.
Bertsolariak: Aitor Esteban eta Josu Landeta
Musikariak: Trikitilariak
Eguna: Azaroaren 30a, astelehena
Ordua: 12:15
Tokia: Barrikako Goierri elizan
Bertsolariak: Beñat Vidal eta Fredi Paia
Azaroaren 28a, larunbata, egun berezia izango da! Egizu, Bizarra Lepoan, Azebarri, Hiruka eta ALBE elkarteak batu gara OPA DIZUEGUNA OSPATZEKO!
EGITARAUA:
11:00 Ipuin-kontalaria. Villamonte Kultur etxean.
11:00 Argazkigintza tailerra. Zabala eskolako liburutegi txikian.
11:00 - 14:30 Elkarteen aurkezpen-mahaiak. Zabala kalean.
11:30 Berba-kafea: Euskalgintzari kritika: Zer dugu ospatzeko? Zer dugu hobetzeko? Zabala eskolako aterpean.
12:00 Familia eta kuadrillentzako ginkana.
13:00 Bertso-poteoa. Zabala eskolan hasita.
15:00 Bazkaria. Zabala eskolan.
- Nagusien menua (11 euro): marmitakoa, oilasko errea etxeko patatakaz, euskal pastela, ogia, ura edo ardoa, kafea eta kopa.
- Umeen menua (8 euro): makarroiak, oilasko-paparra arrautza-irinean, txokolate-pastela, ogia eta ura.
* Alergikoek eta barazkijaleek menu berezia izango dute, aurretik esanez gero: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 944 910 387
16:30 Bingo-jokoa musikagaz. Zabala eskolan.
18:00 Elektrotxaranga. Zabala eskolan hasita.
Bazkarirako txartelak salgai daude (Azaroaren 13tik 24ra arte):
- Algortan: Salem, Baserri, Baster tabernetan eta Martikoena 16ko bulegoetan
- Itzubaltzeta/Romon: La Mona tabernan
- Areetan: Monedero harategian
Eguna: Azaroaren 27a, ostirala
Ordua: 19:30
Tokia: Barrikako Iparralde tabernatik hasita.
Bertsolariak: Inazio Vidal eta Ekaitz Larrazabal "Katxo"
Musikariak: Trikitilariak
Eguna: Azaroaren 27a, ostirala
Ordua: 20:00
Tokia: Sopelako pilotalekutik hasita
Bertsolariak: Sustrai Colina eta Peio Arondo
Musikariak: Oxabi Erromeri taldea
Ez da atzo goizekoa eskualdeko bertsolari gaztetxoak plazan kantari jartzeko gogoa eta ahalegina. Makina bat irudi eder eskaini digu aspaldiko ekimen horrek. Orain, baina, gogoberrituta dator ekitaldia, izen berria hartuta, ESKOLATIK PLAZARA, eta Getxoko zein eskualdeko haur bertsozaleak plazara eramateko asmoarekin. Ekitaldian zehar ez da bertsorik faltako, ezta jolas eta kanturik ere. Izan ere, han-hemengo ikasgeletan bertsolaritza lantzen dabiltzan umeek ondo baino hobeto dakite bertsoa, euskara menperatzeko tresna eraginkorra ez ezik, ondo pasatzeko aitzaki paregabea dela. Erduze denok gure bertsolaritxoen eskutik plazan gozatzera!
Eguna: Azaroaren 26a, osteguna
Ordua: 10:00
Tokia: Andres Isasi Musika eskola
Bertsolariak: ALBEko gazteak + Jon Maia eta Imanol Uria
Azaroaren 24an, martitzenean, 20:00etan JON AURRE bertsolari beteranoa ALDAI patronatuaren egoitzan izango da, pertsopaper klasikoak besapean dituela. Izan ere, PAPERETIK AHORA ekimenaren bitartez, bertsokera klasikoaren onurak txertatu gura dizkiogu ALBEko bertsolarien etorriari. Sarrera librea.
Eguna: Martitzenero (Azaroaren 24an hasita)
Ordua: 20:00
Tokia: Aldai patronatua
ALBEren 35. urteurrena urteko bertso-ekitaldi guztiak ari da zipiztintzen eta itxuraldatzen, neurri batean edo bestean. Orain BELENDIN ENBEITAren txanda da. Izan ere, aurton ez dugu ohiko lehiaketarik egingo. Pentsatu dugu urteurren-urte berezi hau aukera ona izan daitekeela BALENDIN ENBEITA izeneko bertsopaper-lehiaketa entzutetsuaren atzean dagoen izen-abizenak hobeto ezagutzeko, eta batez ere, gure inguruko gazteen artean ezagutarazteko.
Eta horregatik abiatuko gara Balendin zenaren seme-alaben familiekin Bilbotik Getxora Txinbito itsasontzi ezagunean; eta horregatik bazkalduko dugu eurokin, adiskidetasunean eta konplizidadean; eta horregatik egingo dugu, berba, kantu eta bertsotan bazkalostean.
Aurtengoan, beraz, Balendin Enbeitari eta haren ondorengoei merezitako gorazarrea egingo diegu batetik, eta bestetik, ALBE aro berriko bertso-eskolaren eta GARRIKO Euskal Herriko bertso-eskolarik zaharrenaren arteko topaketa bihurtuko dugu aurtengo ekitaldia. Datorren urtetik aurrera, berriro bertso ederrak idaztera!!!