Peru Irastorza

  • Asteazken eta ostegunean jokatuko dira Udabarria Bertsotan fasearen azkeneko saioak, Muxika, Berriz, Zalla eta Derion. Hiru ALBEkidek hartuko dute parte irailaren 23ko saioetan. Zatozte ALBEko bertsolariak animatzera!

  • Eguna: ekainaren 29a, asteartea

    Ordua: 12:00etan

    Lekua: Sopela

    Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Oihana Bartra, Miren Artetxe eta Peru Irastorza.

    Gai-jartzailea: Naroa Torralba.

  • Urrian zehar jokatu dira XXIX. BBK Sariketako kanporaketak. Uribe Kostako taldea ALBEko bertsolariek osatzen dute: 18 urtera artekoan June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago; 25 urtera artekoan Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza. Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. 

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK SalanURIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finalagaur jokatu da, azaroaren 29an, Bilboko BBK Salan. URIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeen arteko lehian, URIBE KOSTA nagusitu da azkenean. Zorionik beroenak denoi!