Iturria: HIRUKA

JONE URIA ALBIZURI

Jaioterria

Getxo

Jaioteguna

1990-04-28

Bizilekua

Getxo, BIZKAIA

Ikasketak

Matematikan Lizentziatua. Orain doktoretza burutzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Lehenengo harremana bertsolaritzarekin

Gurasoak zaleak ziren eta txikitatik izan du gustuko. San Nikolas ikastolan hasi zen 9 urte zeuzkala, eta 12 urterekin hasi zen ALBEko bat-bateko taldean.

Ibilbidea bertsogintzan

Gaztetxotatik txapelketa eta plaza mota asko zapaldutakoa da, eta gaur egun ere hala jarraitzen du.

Bertsolaritzaren alorrean egindako bestelako lanak

Bertso-eskolako irakasle eta bertso-udalekutako begirale aritutakoa da. Gaur egun ALBEn eta Bertsozale Elkartean kudeaketan laguntzen aritzen da.

Bestelako zaletasunak

Beste edozeinek eduki ditzakeenak + matematika.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen