Argitaratze data: 2023/11/23
Argitaratze data: 2023/10/31
Argitaratze data: 2023/10/23
Bertso Saio Tematikoak Azebarri kultur txokoa magiaz, umorez eta kolorez beteko du azaroaren 10ean, ostiralean.  Saioaz gain, zirku giroko otordutxoa ere izango dugu. Hitzaren malabaristak Jon Maia eta Oihana Bartra izango dira aurten. Jantzi zirkurako mozorro aproposa eta etorri Azebarrira ekitaldi mundial honetara!!!

Hilero bezala, ostegun honetan Azebarri kultur txokoan bilduko gara otordu bikainaz gozatu eta bertsotan aritzeko. Oraingo honetan, gaia adimen artifiziala izango da. Gizakia makinaren kontra, sormena sistema bitarraren kontra. Bertsolariak ala AAk, zeinek sortuko ditu bertsorik onenak? Etorri eta deskubritu, errimatzaile asegaitzok!

Argitaratze data: 2023/10/10

Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2023/10/06

Ikasturte honetan, 30. urteurrena datorrela ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Berbots elkarteak. Urriaren 21ean, Berbotslagunen eguna antolatu dute Motagane txakolindegian, 27€-tan. Bazkalostean, Ibon Ajuriagojeaskoa eta ALBEko Unai Mendiburu bertsolariak izango ditugu kantuan. Anima zaitezte!