JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Martxoa gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek, gazteek zein helduek: Bertso Erronda txapelketa, gazteen BBK sariketa, bertso bazkari eta afariak...  Bizkaitik Estatu Batuetara dauzkagu saioak!

  • Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko zenbait tabernek urtero bertsolari gazteentzako antolatutako txapelketa da Bertso Erronda. Martxoaren 3tik apirilaren 2ra arte 24 bertsolari gazte lehiatuko dira Erronda kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan. ALBEko bertsolari gazteek ere txapelketan hartuko dute parte.

  • Urte birik behin jokatu ohi da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, eta berez aurton tokatzen zen; baina parte hartzea are gehiago zabaltzeko asmoz, aurtengorako eta gure urteurrenaren aitzakian KOPLA LEHIAKETA berria egingo dugu. Gainera era askotara har daiteke parte. Informatu eta parte hartu!!! 

  • Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

Hurrengo ekitaldiak:
02
BERTSO ERRONDA - FINALA
19:30etan
24
UDABERRIKO BERTSO AFARIA 2020
21:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2020-03-19

Etxeko egongelan bertan izango ditugu Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariak! Bihar 19:00etan, Jitsi bideokonferentzia plataforman sartu eta onlineko bertso-saio berezi batez gozatu ahalko dugu, kuarentenaren monotonia apurtzeko aproposa!

Argitaratze data: 2020-03-03

Bizkaia osoko bertsolari gazteak prest daude Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketari hasiera emateko. Martxoaren 3tik 26ra arte irango du sariketa eta, aurrekoetan bezala, lau kanporaketa, bi finalerdi eta finaleko saioak jokatuko dira. ALBEko bertsolari gazteek urtero lez hartuko dute parte eta lehenengo saioa Markinan izango dute martxoaren 11n. Zorte on!

Argitaratze data: 2020-03-02

Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko zenbait tabernek urtero bertsolari gazteentzako antolatutako txapelketa da Bertso Erronda. Martxoaren 3tik apirilaren 2ra arte 24 bertsolari gazte lehiatuko dira Erronda kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan. ALBEko bertsolari gazteek ere txapelketan hartuko dute parte.

Argitaratze data: 2020-03-02

Martxoa gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek, gazteek zein helduek: Bertso Erronda txapelketa, gazteen BBK sariketa, bertso bazkari eta afariak...  Bizkaitik Estatu Batuetara dauzkagu saioak!

Bertsozko zubi entzungarria

Orain dela urte batzuk sortu zen ekimen original hori, Ibaizabal itsasadarraren alde bietako bertso-eskolek bultzaturik. Ideia sinplea da: eskola biren arteko bertso-desafioa; baina desafio horrek maila ikaragarria hartzen du eskola bietako bertsolarien artean erreka zabal bat dagoenean. Komunikazioaren aroko teknologiek ahalbidetu dute daborduko ondo sustraituta dagoen bertso-desafio hau. Eta azkenean, desafio ikusgarri bezain entzungarri hori erreka bazter bietako bertsozaleen arteko anaitze-jai bihurtzen da, bertsoa zubi dela.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: